BaxEnergy Monitoring Room 2<br/><br/>

BaxEnergy eta Teknei batu egin dira energiaren eta automatizazio industrialaren alorretan aukera estrategikoak arakatzeko.

Yokogawa Taldeko kidea den enpresa italiarrak eta teknologia enpresa bilbotarrak añiantza estrategikoak aztertzeko akordio bat sinatu dute (PEA) eraldaketa digitala eta teknologia berritzaileak bultzatzeko.

Bilbo / Acireale, 2026ko urriaren 22a – BaxEnergy Italia S.r.l. (Yokogawa Taldeko enpresa) eta Teknei Information Technology, SL enpresek lankidetza-akordio bat sinatu dutela iragarri dute gaur. Akordioaren helburua, elkarlanean energiaren eta industria-automatizazioaren sektoreetan negozio-aukerak aztertzea da.

Aliantza honen bidez, enpresa biek ekimenak bultzatuko dituzte merkatuan duten kokapen estrategikoa indartzeko eta balio erantsi handiko soluzio bateratuak garatzeko. Testuinguru honetan, lankidetzak aldizkako lan-saioak eta tailer teknikoak antolatzea aurreikusten du, zehaztapen teknologikoak aztertzeko, baita balio-proposamen bereziak definitzeko bilera estrategikoak egitea ere. Era berean, enpresek proiektu pilotuak, kontzeptu-probak (PoC) eta balio-probak (PoV) gauzatzeko bideragarritasuna aztertuko dute. Horrez gain, industria-sektorean merkaturatze bateraturako, cross-selling estrategiak garatzeko eta co-marketing ekintzak abian jartzeko aukerak identifikatuko dituzte.

Ezarritako lan-esparruak BaxEnergyren produktuen eta monitorizazio, analisi eta kontrol-teknologia aurreratuen bezero-zorro sendoa -hala nola Energy Studio Pro®, Farsight®, Assetstack®, Ryskore®, Convera™ Power Plant Controller, BaxSense™ eta Universal Data Engine™- eta Tekneik informazioaren teknologien arloan duen esperientzia zabala eta ezarpen sendoa uztartzen ditu.

Tekneiko Telekomunikazio, Energia eta Zerbitzu Publikoen arloko presidenteorde Maurizio De Stefanok adierazi duenez, BaxEnergyrekin egindako lankidetza «urrats erabakigarria da Tekneik energiaren eta zerbitzu publikoen sektorean duen balio-proposamena indartzeko estrategian». «Informazioaren teknologien (IT) merkatuari buruz dugun ezagutza BaxEnergyren punta-puntako teknologia eta gaitasun analitikoekin uztartzeak aukera emango digu gure bezeroei eraldaketa digital sendoago, eraginkorrago eta jasangarriago baterako bidean laguntzeko, eta, horrela, industria-automatizazioa haien azpiegitura kritikoetan txertatzea bizkortzeko», gaineratu du De Stefanok.

Bestalde, Roberto Tundok, BaxEnergy Italia S.r.l. enpresako zuzendari nagusiak, honako hau gehitu zuen
«Pozik gaude Teknei bezalako bazkide estrategiko batekin batera ekimen bateratu hauek aztertzeko aukera izateaz. BaxEnergy energia-aktiboen denbora errealeko monitorizaziorako, kontrolerako eta optimizaziorako software-soluzioen hornitzaile liderra da, eta aliantza honi esker, gure produktuen eskaintza zabaldu eta etengabe bilakatzen ari den merkatuan aukera berriak identifikatu ahal izango ditugu. Energiaren arloan dugun esperientzia eta Yokogawa Taldeak industria-automatizazioan duen bikaintasuna Tekneiren presentzia sendoarekin uztartuz, energiaren konbergentziak eta industria-digitalizazioak planteatzen dituzten erronka handiei erantzuteko punta-puntako soluzioak eskaintzeko gai izango garela uste dugu».

BaxEnergyri buruz

BaxEnergy Italia S.r.l. (www.baxenergy.com), Yokogawa Taldeko enpresa, nazioarteko erreferentea da denbora errealeko datuak eskuratzeko, prozesatzeko eta aztertzeko software-soluzioen garapenean. Bere soluzioak energia berriztagarrien eta industria-automatizazioaren sektoreetako aktiboen monitorizaziora eta optimizaziora bideratuta daude.

2010ean sortua eta Acirealen (Catania, Italia) egoitza nagusia duena, BaxEnergyk energia-aktiboen operadore, ekoizle eta kudeatzaileei laguntzen die energiaren konbergentziarako bidean, datuetan oinarritutako kudeaketa eraginkorragoa eta seguruagoa sustatuz. 2024az geroztik, Yokogawa Electric Corporation enpresaren parte da, eta bere eskaintza taldearen energia eta jasangarritasun arloko estrategia globalean txertatu du.

Tekneiri buruz

Teknei (www.teknei.com) teknologiaren sektoreko enpresa bat da, aholkularitzan, software-garapenean eta IT soluzioetan espezializatua. 2026an 300 milioi euroko fakturazioa izango duela aurreikusten da. Espainiako hainbat hiritan ez ezik, Italian, Portugalen, Mexikon, Kolonbian, Perun eta Ameriketako Estatu Batuetan ere badu presentzia.

Konpainia honek eraldaketa digitaleko proiektuak garatzen ditu hainbat sektoretako erakundeentzat, hala nola bankuen, aseguru-etxeen, energiaren, industriaren eta administrazio publikoaren arloetan. Horretarako, hainbat arlotako gaitasunak ditu, besteak beste, Adimen Artifiziala, Business Automation, Identitate Digitala, datuen kudeaketa eta ustiapena, azpiegitura teknologikoak eta aplikazioen modernizazioa.