Capacity planning eta quality assurance arloen kudeaketa estrategikoa
Erronka
Nazioarteko finantza-erakunde garrantzitsu batek prozesuak indartu behar zituen Kalitatearen Bermeaari (QA) zegokionez, aplikazio kritikoen garapen eta mantentze-ekimenak hazten ari ziren heinean. Baliabide espezializatuak esleitzeko eredu egituraturik ez izateak zaildu egiten zuen proben jarduerak modu eraginkorrean planifikatzea eta gauzatzea.
Egoera horrek hainbat erronka operatibo sortzen zituen:
- QA taldearen gaitasunaren plangintza mugatua.
- Probetan espezializatutako langileen banaketa ez-eraginkorra.
- Balidazioen estaldura funtzionalean eta teknikoan zeuden arriskuak.
- Produkzio-inguruneetako gorabeheren gorakada.
- Proiektuak entregatzeko eta abian jartzeko epeen gaineko presioa.
Erakundeak eredu bat ezarri behar zuen proben eskaera modu eraginkorrean kudeatzeko eta baliabideak optimizatzeko, entregatutako soluzio teknologikoen kalitatea arriskuan jarri gabe.
Soluzioa
QA baliabideak kudeatzeko eta esleitzeko eredu espezializatu bat garatu dugu, gaitasun operatiboa ahalik eta gehien aprobetxatzeko, proben estaldura hobetzeko eta softwarearen garapen-ziklo osoan kalitate-estandar altuak bermatzeko.
Zerbitzuak honako hauek hartzen ditu barnean:
- Ekimenak planifikatzea eta lehenestea, proiektuen eskariaren eta kritikotasunaren arabera.
- Baliabide espezializatuak estrategikoki esleitzea, erabilgarri dagoen gaitasuna eta behar funtzionalak kontuan hartuta.
- Probak modu integralean kudeatzea, softwarearen garapenaren bizi-ziklo osoan.
- Lan-kargen etengabeko jarraipena egitea, taldearen erabilera optimizatzeko.
- Akatsak kudeatzea eta kontrolatzea,arrisku operatiboak minimizatzeko eta aplikazioen egonkortasuna hobetzeko.
- Tekneik kudeatutako Quality Assurance arloko aditu-taldea, proba funtzionalak, balidazioak eta kalitatea bermatzeko jarduerak gauzatzeaz arduratzen dena, entregak fidagarriak eta negozioaren beharrekin bat datozenak izan daitezen.
QA eredu espezializatu bat ezarri dugu, baliabideen kudeaketa etengabeko hobekuntzara, eraginkortasun operatibora eta softwarearen kalitatera bideratutako prozesu estrategiko bihurtzeko.
Arrakastaren gakoak
- Gaitasunean oinarritutako plangintza, baliabideak negozioaren benetako eskariarekin lerrokatuz.
- Proben estaldura handiagoa garapenaren fase guztietan.
- Baliabide espezializatuen optimizazioa, taldeen produktibitatea eta eraginkortasuna hobetuz.
- Arrisku operatiboak murriztea,kalitate-kontroleko prozesu sendo baten bidez.
- Garapen, QA eta negozio-taldeen artekokoordinazio handiagoa, liberazioak bizkortzeko.
- Kalitatea hasieratik hobetzea, produkzio-inguruneko aplikazioen egonkortasuna handituz.
