Teknei estará presente en la Jornada “La ciudad como laboratorio: oportunidades para la innovación empresarial” organizada por el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, el próximo 2 de julio en el Palacio de Congresos Europa – Sala Gasteiz.
Bilakatu daiteke hiri bat berrikuntzarako gune bizi?
Erantzuna baiezkoa da, eta Vitoria-Gasteiz Laborategi Hiria programarekin ari da hori frogatzen. Ekimen horrek hiri-ingurunea benetako proba-eremu bihurtzen du ETEentzat eta startupentzat.
Tekneitik jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, hiriak garapen teknologikorako eta enpresarialerako aliatu estrategikoak nola izan daitezkeen aztertuko dugu eta. Ponentzia inspiratzaile baten eta tokiko enpresekin egindako mahai-inguru baten bidez, honako hauek ikusiko ditugu:
- Nola bultzatzen ditu berrikuntzak lurralde-garapena eta enpresa-lehiakortasuna?
- Laborategi Hiria esparruan progatutako soluzio teknologikoen kasu errealak.
- Lankidetza publiko-pribatuaren funtsezko zeregina balioa sortzeko.
Ekitaldi honetan, Gasteizko Laborategi Hiria ekimenaren emaitzak eta Tekneiren ekarpena izan den proiektua zuzenean ezagutzeko aukera izango duzu.
Teknei Digitalek hiriko mugikortasuna denbora errealean monitorizatzeko bere proba-banku bihurtu du Gasteiz
Teknei abangoardiako soluzio teknologiko bat ( Nordago ) garatzeko hautatua izan da, hiri-espazioetan pertsonen presentzia eta mugikortasuna denbora errealean monitorizatzea ahalbidetuko duena. Horretarako, lau sentsore adimendun instalatu dira hiriko gune estrategikoetan, eta datuak bildu dituzte lau hilabetez.
Hedapen horri esker, Tekneik hiri-mugikortasunari buruzko datuen azterketa automatizatu ahal izango du, baita herritarren portaeraren sailkapen aurreratua egin ere, hiri-plangintzari, jasangarritasunari eta zerbitzu publikoei buruzko erabakiak hartzeko funtsezko informazioa emanez.
Berrikuntza hiri jasangarrien zerbitzura
Tekneiren proiektu hau bat dator Udalak ingurumen-jasangarritasunaren eta gizarte-ekintzaren arloan dituen helburu estrategikoekin. Horrela, gure enpresak hirietako bizi-kalitatea hobetu, espazio publikoaren erabilera optimizatu eta hiri-inguruneen “smart city” ikuspegia indartzen du konponbideak garatzeko konpromisoa berretsiz.
Tekneik Gasteizko Udalak emandako konfiantza eskertzen du, baita berrikuntza irekiaren eta lankidetza publiko-pribatuaren alde egiten duen hiri batean eraldaketarako eragile gisa punta-puntako teknologiarekin lagundu ahal izateaz poztu ere.