Negozio-prozesuen optimizazioa CPQ tresnen analisi bidez
Erronka
Negutegiak fabrikatzen dituen enpresa batek bere salmenta-proposamenen prozesua optimizatu nahi zuen. CPQ (Konfiguratu, Prezioa, Aurrekontua) irtenbide bat identifikatu behar zuen, produktu konplexuak konfiguratzeko, kostuak zehaztasunez kalkulatzeko eta salmenta-proposamenak azkar sortzeko aukera emango ziona, pertsonalizazioa arriskuan jarri gabe.
Soluzioa
Bezeroaren beharretara egokitutako aukeraketa bat bermatzeko, hiru faseko prozesu egituratu bat garatu dugu:
- Barne diagnostikoa: bezeroaren egungo egoeraren bilketa eta analisi zehatza, negozio prozesuan dauden indarguneak, ahulguneak eta erronkak identifikatuz.
- Baldintzen definizioa: CPQ irtenbideak bete behar zituen irizpide tekniko eta funtzionalen identifikazioa.
- Azterketa konparatiboa: merkatuan dauden hainbat CPQ software hornitzaileren analisia eta alderaketa, haien egokitasun teknologikoa, malgutasuna, kostua eta eskalagarritasuna ebaluatuz.
Prozesua hiru txosten estrategikorekin amaitu zen, bezeroak erabakiak hartzea erraztu eta etorkizuneko inplementazio eraginkor baten oinarriak ezarri zituztenak.
Nekazaritza-enpresa bati CPQ tresnarik onena aukeratzen lagundu genion, teknologia eta negozio-prozesua lerrokatzen zituen analisi egituratu batekin, pertsonalizazioa galdu gabe eskaintzak errazteko.
Arrakastaren gakoak
- Negozio eta eragiketa prozesuen diagnostiko zehatza.
- Helburu eta behar funtzionaletan arreta zehatza jartzea.
- Merkatu-irtenbideen egituratutako analisi konparatibo bat .
- Teknologiaren, antolakuntzaren eta salmenta-prozesuaren arteko lerrokatzea.
- Erabakiak hartzeko baliagarria den dokumentazio estrategikoa sortzea.
