Mamosintesis

Mamosintesis

Deskribapena

MAMOSINTESIS proiektuaren helburua diagnosian laguntzeko tresna bat (CAD) garatzea da, bularreko minbiziaren diagnostiko-prozesuetan beharrezkoak ez diren biopsien kopurua, positibo faltsuak eta negatiboak murrizteko. Teknologiak mikrokaltzifikazioen ikuspegi tridimentsionala (3D) eskaintzen du. Ikuspegi hori funtsezkoa da detekzio goiztiarrean, modu horretan, asistentziaren kalitatea hobetzen da eta medikuek ebaluazio zehatzagoa egitea errazten da. 

Helburua

Bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra optimizatzea 3D mamografia digitaleko teknika aurreratuen bidez, diagnostikoaren zehaztasuna hobetuz eta beharrezkoak ez diren esku-hartzeak murriztuz. 

Ekintzak

  • Bularretako mikrokalfikazioak berreraikitzeko 3D sistema bat garatzea. 
  • Adimen artifizialeko algoritmoak integratzea patroiak detektatu eta aztertzeko. 
  • Sistemaren balidazio klinikoa ospitale-ingurunean. 
  • Espezialistari datu kliniko osagarriak ematea, diagnostiko eta tratamenduan laguntzeko.