Profalli

Profalli

Deskribapena

PROFALLI proiektua Whip plataforma garatzeaz arduratzen da. Plataforma hori segurtasun-gorputzek erabiltzen dute haririk gabeko gailuak monitorizatzeko, eta adimen artifizialeko eta ikaskuntza automatikoko teknologiak erabiltzen ditu. Sentsoreetan banatutako konputazio-gaitasunen bidez hobetzea aurreikusten da, sare neuronaletarako hardware espezializatua baliatuz. 

Helburua

Whip sistemak hari gabeko seinaleak aztertzeko duen gaitasun analitiko eta operatiboa handitzea, gailuenarteko presentzia- eta konexio-patroien detekzio azkarragoa, zehatzagoa eta mailakagarriagoa ahalbidetuz.

Ekintzak

  • Machine learning eta deep learning algoritmoen integrazioa. 
  • Hardware espezializatuaren bidezko edge-ko prozesamendua txertatzea.
  • Hari gabeko seinaleak denbora errealean aztertzeko funtzionalitateak hedatzea.
  • Segurtasun publikoko ingurune errealen ebaluazioa.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren finantzaketa jaso du, Eskualde Garapeneko 2021-2027 Europako Funtsaren (EGEF) bidez, Hazitek laguntza-programaren bidez, eta Arabako Foru Aldundiarena, Araba Berritzailea-Digitalizaren laguntza-programaren bidez.