Resilia
Deskripzioa
RESILIA proiektu estrategikoa da, “Azelerazio txertatua eta edge” lan-ildoan kokatua. Bere helburua enpresek kanpoko plataformen (cloud edo pribatuen) mendekotasuna murriztea da, adimen artifizialeko soluzioak edge computing inguruneetan ezarriz eta hedatuz. Tekniker, Ikerlan eta Vicomtech zentro teknologikoek gidatzen dute ekimena, eta haue bitartez autonomia teknologikoa eta erresilientzia industriala indartu nahi dira ingurune txertatuetan eta edge-sistemetako ikerketaren bidez.
Helburua
Edge edo ingurune txertatuetan AA soluzio fidagarriak garatu eta ezartzeko teknologia eta metodologia berriak sortzea, horrela kanpoko plataformekiko mendekotasuna murriztuz eta erakundeen erresilientzia teknologikoa handituz.
Ekintzak
- AA txertatzeko arkitektura eta azeleragailuen ikerketa eta diseinua.
- Edge inguruneetan AAren hedapena errazteko tresna eraginkorrak garatzea.
- Gaitasun autonomoak dituzten erabilera industrialeko kasuak baliozkotzea.
- Cloud edo plataforma pribatiboen mendekotasuna murrizteko estrategiak garatzea.
- Zentro teknologikoen arteko lankidetza eta ezagutzaren transferentzia sustatzea.