SAREAN
Deskribapena
SAREAN proiektu estrategikoa da, eta irtenbide teknologiko aurreratuak garatzea du helburu, Euskadiko azpiegitura sentikorrak babesteko mehatxu hibridoetatik (fisikoak eta digitalak). Industria-digitalizazioa gero eta handiagoa den testuinguru batean, zibersegurtasuna eta segurtasun fisikoa konbinatuko dituen segurtasun-arkitektura integral baten beharrari heltzen dio proiektuak, eta Euskadi industria-segurtasunaren erreferente gisa kokatzen du, teknologia berritzaileen bidez (AA, biki digitalak, sareko trafikoaren analisia, perimetroaren zaintza eta identitate digitalaren kudeaketa).
Helburua
Euskal industriari azpiegitura kritikoen pareko babes-maila lortzea ahalbidetuko dioten gaitasun teknologikoak ematea da helburu nagusia. Horretarako, segurtasun-esparru integral bat garatuko da, gertakari hibridoen detekzioa, prebentzioa eta erantzuna konbinatuko dituena, tokiko hornitzaileen espezializazioa, subiranotasun teknologikoa eta Euskadiren nazioarteko lehiakortasuna bultzatuz industria-segurtasunaren eremuan.
Ekintzak
- Proiektuaren koordinazioa eta kudeaketa
 
- Baldintza teknikoen eta agertokien definizioa
 
- Sarbideen zaintza eta kontroleko ikerketa
 
- Zibersegurtasuneko eta datuen babeserako soluzioak garatzea
 
- Osagaiak integratzea eta balioztatzea pilotuetan
 
- Emaitzak jakinaraztea eta zabaltzea
 
- Merkaturatze nazionala eta nazioartekoa
 
