AA eta automatizazioaAdimen Artifizial Sortzailea
AAk bultzatutako berrikuntza, automatizazioa eta produktibitatea
Teknein Adimen Artifizial Sortzailearen potentziala aplikatzen dugu erakundeek informazioa sortu, prozesatu eta erabiltzeko modua eraldatzeko. Gure konponbideak eraginkortasuna areagotzeko, kostuak gutxitzeko eta erabakiak azkarrago hartzeko daude diseinatuta, edukia automatikoki sortzetik, negozio-prozesuetan laguntza adimenduna emateraino.
Adimen Artfizial Sortzaileak, lehen gizakiaren beharra zuten zeregin kognitiboak automatizatzeko aukera ematen du, LLM (Large Laguage Models) bezalako hizkuntza-eredu handiei esker. Eredu hauek testua, irudiak, kodea, audioa edota datu egituratuak sortzeko gai dira, informazio-bolumen handietatik abiatuta.
Laguntzaile birtualak eta negozio-kopilotuak
Elkarrizketarako adimen artifiziala txertatzen dugu zure prozesuetan, talde eta bezeroei euskarri arina, pertsonalizatua eta kanal anitzekoa eskaintzeko:
- Laguntzaile adimenduak integratzea barne-prozesuetan: bezeroentzako arreta, euskarri teknikoa, dokumentu-kudeaketa
- Finantzak, legea, giza-baliabideak eta IT bezalako arloetarako laguntzaile birtualak.
- Kanal anitzeko elkarrizketa-interfazeak: webgunea, app-ak, intraneta, etab.
Edukia automatikoki sortzea
Eredu sortzaileak aplikatzen ditugu baliozko edukiak modu automatizatuan, koherentean eta hainbat testuinguru eta lengoaiatara egokituta sortzeko:
- Txostenak, laburpen exekutiboak eta dokumentazio teknikoa idaztea.
- Edukiaren itzulpen eta moldaketak hainbat hizkuntzatara.
- Erantzun automatikoak arreta kanaletan eta autozerbitzuetan.
Prozesuen automatizazio kognitiboa
Erabakiak modu autonomoan eta datuetan oinarrituta aztertzeko, sailkatzeko eta hartzeko aukera ematen diegu zure adimen-prozesuei:
- Dokumentuen analisi semantikoa eta barne-ikuspegiak ateratzea.
- Posta, ticketak edota inprimakiak automatikoki sailkatu.
- Datuak aberastu eta gomendioak egin.
Eredu pertsonalizatuak eta seguruak
Trebatutako AAG soluzio eta irtenbideak garatzen eta integratzen ditugu zure datuekin, pribatutasuna, kontrola eta araudia betetzen direla ziurtatuz:
- Norbere datuekin trebatutako eredu sortzaileak.
- Hodei, hibrido edo on-premise deritzon inguruneen ezarpena.
- Arauak betetzea eta pribatutasunaren babesa.
Ulertu, ikasi eta zure datuak indartzen dituen AAGa
Teknein, Adimen Artifizial Sortzailea ez da erreminta isolatu bat, transformaziorako tresna bat baizik.
Zure prozesuekin integratzen diren irtenbideak sortzen ditugu, zure datuetara egokituz eta zure premien arabera eraldatuz. Horrela, zure erakundeak automatizazio adimentsuaren, produktibitate areagotuaren eta ezagutzan oinarritutako erabakiak hartzeko aro berri baterantz egin dezake bidea.
Zer egiten dugu?
- Beharrizan eta sektore bakoitzari zuzendutako AAG soluzio pertsonalizatuak diseinatzen ditugu.
- Laguntzaileak, kopilotuak eta prozesu sortzaileak integratzen ditugu zure sistemekin.
- Datu propioekin trebatzen ditugu ereduak, segurtasuna eta pribatutasuna bermatuz.
- Produktibitatea azkartzen dugu edukia automatikoki sortuz eta automatizazio kognitiboaren bidez.
- Ziklo osoan laguntzen dugu: estrategiatik hasi eta etengabeko inplementazio eta bilakaeraraino.
Abantaila nagusiak
- Eragin operatibo handiko zeregin kognitiboak automatizatu.
- Produktibitatea hobetu oinarrizko talde eta prozesuetan.
- Edukiak sortzeko kostuak eta denbora murriztu.
- Erabilitako AAren pertsonalizazioa eta guztizko kontrola.
- Datu eta barne-ikuspegi errealetan oinarritutako erabakiak hartzeko gaitasun handiagoa.