1080x1080-teknei-madrid

Teknei Red Hat Summit Connect 2025 Madrilen

Datorren 2025eko urriaren 9an, Red Hat Summit Connect ekitaldian egongo da Teknei, Riyadh Air Metropolitano estadioan, Madrilen. Open source ekosistemako liderrak eta berrikuntza teknologikoko adituak biltzen ditu ekitaldi honek, AA sortzailearen, automatizazioaren, birtualizazioaren, aplikazioen modernizazioaren eta cloud-native plataformen azken joerak aztertzeko.

Red Hateko parte estrategiko gisa, Teknein estuki egiten dugu lan tamaina guztietako erakundeei irtenbide teknologiko aurreratuak eskaintzeko. Cloud, plataforma eta aplikazio enpresarialetan dugun esperientziak, Red Haten soluzio liderrekin batera, eraldaketa digitalean laguntza integrala eta fidagarria eskaintzeko aukera ematen digu.

Gure standean, hitz egiteko eta gure konponbideek proiektuak sustatu eta erronka teknologikoak konpon ditzaketela erakusteko aukera izango dugu, Red Hat teknologiarekin batera. Gure adituengana hurbildu eta haiekin hitz egin ahal izango duzu:

  • Juan Luis Alarcón, Cloud & IT Platforms Zuzendaria
  • Alfredo Caro, Hegoaldeko AAPP Zuzendaria

Red Hat Summit Connect beste erakunde batzuekin elkarreragiteko, haien erronka teknologikoak ezagutzeko eta berrikuntza-esperientziak partekatzeko aukera pargabea da, baita ere.

???? Eskatu hemen zure sarrera eta egin bat esperientzia teknologiko paregabe honekin.