ME2- idWallet

ME2- idWallet

Deskribapena

ME2-idWallet ikerketa industrialeko proiektu bat da, EUDI, EBSI eta vLEI bezalako ekosistema arautuetan jarduteko gai den enpresa-identitate digitaleko irtenbide bat garatzea bilatzen duena. Euskal enpresek eraldaketa digitalean dituzten elkarreragingarritasunaren, segurtasunaren eta araudia betetzearen erronkei erantzuteko sortu zen. Proiektua bat dator Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin (ZTBP 2030), eta Euskadi identitate digital deszentralizatuan Europako erreferente izatea du helburu.

Helburua

 Helburu nagusia da enpresa-identitate digitaleko irtenbide bat sortzea, erakundeek modu seguruan, efizientean eta araudiaren arabera jardun ahal izan dezaten identitate digital deszentralizatuko ekosistema desberdinetan. ME2-idWalletek euskal industria-sektorean teknologia horiek hartzea erraztu nahi du, automobilgintzan bereziki, eta adimen artifizialean duten aplikazioa esploratu, "Verifiable AI Identity & Delegation" kontzeptuaren bidez.

Ekintzak

  • Arkitektura eta zehaztapen funtzionalak definitzea.
  • EUDI, EBSI eta vLEI ekosistemen arteko elkarreragingarritasunari buruzko ikerketa.
  • Kredentzialak ezeztatzeko eta egiaztatzeko mekanismoak garatzea.
  • Tresna korporatiboekin integratzea (ERP, SCM, IA).
  • Hiru erabilera-kasu inplementatzea: karbono-aztarna, produktuaren pasaporte digitala eta banku-ziurtagiria.
  • Ingurune simulatuetan prototipoak baliozkotzea.
  • Emaitzak hedatu eta merkataritza-ustiapeneko plana diseinatzea