BAR-GUA-67

Barakaldo CF taldearekin gure babesletza berritu eta MVP solidarioa ekimena indartu dugu

Teknein beste urte batez berritu dugu Barakaldo CFri emandako babesa 2025/2026 denboraldirako babesle ofizial gisa, horrela, 2022/2023 denboralditik mantentzen dugun lankidetzarekin jarraituz. Aliantza honek gure balioak, tokiko konpromisoa eta kirolaren aldeko apustua islatzen ditu.

MVP ekimena: aintzatespena, zaletasuna eta elkartasuna

Deboraldi honetan MVP ekimena jarri dugu martxan, “hileko jokalaririk onena” azpimarratzeko asmoz eta, bide batez, komunitatean eragin positiboa sortzeko.

Funtzionamendua erraza da:

  • Hilabete bakoitzean 4 nominatu daude MVPetarako
  • Bozketa hurrengo hilabetearen hasieran egiten da Barakaldo taldearen webgune ofizialaren bidez.
  • 10 bat egun irauten du martxan.
  • Eta maiatzera arte errepikatuko da, denboraldiaren amaierara arte.

Saria etxean jokatzen den hileko azken partiduan ematen da, Tekneiko zuzendariak dira gailendutako jokalariari saria ematen dienak.

MPV sariak ondokoak hartzen ditu barnean:

  • Birentzako afari bat Argaetxe Jatetxean, Barakaldoko Argalario mendian kokatuta, bere bistak Una cena para dos en el Restaurante Argaetxe, ubicado en el monte Argalario (Barakaldo),bere ikuspegiengatik, giro atseginagatik eta bertoko produktuekin egindako sukaldaritza mediterranear eta tradizionalagatik ezaguna. Ikusi informazio gehiago bere webgunean.
  • 150€ko dohaintza hile horretako MPV jokalariak aukeratutako kausa solidarioari.

Abendura arteko irabazleak eta babestu dituzten kausak.

Orain arte, lau jokalari aintzatetsi ditugu eta indar handiko lau proiektu sozialetan parte hartu dugu.

IRAILA— Beñat de Jesús

GKE: Goiztiri Elkartea
1993an Barakaldon sortua, pobrezia edo bazterketia egoeran dauden pertsonekin egiten du lan, gizarte eta lan-arloko laguntza eta normalizazio-programak garatuz.
Ikusi haien webgunea.

URRIA— Víctor San Bartolomé

GKE: Haszten Elkartea
Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako kirol egokitu eta inklusiboko erakunde erreferentea, jarduera fisikoaren bidez integrazioa eta aukera-berdintasuna sustatzen dute programen bidez.
Ikusi Hasztenen webgunea.

AZAROA— Unai Naveira

GKE: La Cuadri del Hospi
Gurutzetako Ospitaleko familiek osatutako elkartea da, minbizia duten haurren egunerokotasuna humanizatzen, haien familiei laguntzen eta hezur-muinaren donazioa sustatzen diharduena.
Sartu beraien webgunean.

ABENDUA— Éric Pérez

GKE: Miranda Elkartea
Barakaldon mende bat baino gehiagoko historia duen erakundea da. Adinekoak modu integralean zaintzen ditu, pertsona ardatz duen eta bokazio sozial sendoa duen eredu baten bidez.
Sartu beraien webgunean.

MVP ekimenarekin kirola, parte-hartze soziala eta elkartasuna bateratzen ditugu. Talentua ospatzen dugu zelaian hilabetero, baita gizartean eragin positiboa izateko aukera ere.