EMAN+
Deskribapena
EMAN+ proiektu estrategikoa da, eta mugikortasuna eraldatzea du helburu, ekosistema digital aurreratu bat sortuz. Adimen artifiziala, biki digitalak, IoT eta datu espazioak bezalako teknologiez baliatzen da garraioaren planifikazioa, kudeaketa eta jasangarritasuna hobetzeko.
Proiektua Europako eta autonomia erkidegoko mugikortasun adimentsu eta jasangarrirako politikekin bat dator, eta mugikortasun, ingeniaritza, datu eta azpiegitura alorretan esperientzia duten euskal enpresen kontsortzio batek zuzentzen du.
Helburua
Azpiegitura fisikoak, garraio zerbitzuak eta teknologia digitalak integraituko dituen plataforma digital interoperagarria garatzea, mugikortasuna modu adimentsuan, elkarlanean eta era jasangarrian kudeatzeko. Helburua trafikoa optimizatzea, energia-eraginkortasuna hobetzea, garraioaren elektrifikazioa erraztea eta erabakiak denbora errealeko datuetan oinarrituta hartzea da.
Ekintzak
- Edge/cloud computing-ean oinarritutako arkitektura digitalaren diseinua
- Mugikortasunaren datu espazio interoperagarria garatzea
- Azpiegitura eta trafikorako biki digitalen inplementazioa
- Mugikortasuna aurreikusteko, simulatzeko eta optimizatzeko AA aplikatzea
- Soluzioak hiru kasu praktikoetan balioztatzea: azpiegitura jasangarriak, trafiko elkarlana eta ibilgailu elektrikoen flota kudeatzea
