EMIE

EMIE

Deskribapena

Proiektu honek hizkuntza-ereduen eta adimen artifizialeko sistemaren belaunaldi berriak ikertu eta garatzea du helburu, quantum-inspired teknologiak, bereziki Tensor Networks erabiliz, AA eredu konpaktua eta energia-eraginkorra lortzeko. Proiektuaren helburua enpresek beraien barne-ezagutza modu eraginkorrean sartzea, kontsultatzea eta aprobetxatzea da, baliabide mugatuko inguruneetan ere eredu aurreratuak erabiltzeko, gaur egungo LLM tradizionalen konputazio eta energia-beharrak nabarmen murriztuz.

Helburua

Helburu nagusia da quantum-inspired teknologien ikerketa, diseinua eta balidazioa, LLM eta AA eredu arinago, eraginkorrago eta eskalagarrien sorrerari bultzada emateko, tamainaren eta energia-kontsumoaren %70 arteko murrizketak lortuz, bitartean bere zehaztasuna eta funtzionamendu-gaitasuna mantenduz. Proiektuak aukera emango du industria estrategikoetan eredu espezializatuak ezartzeko, adimen artifizial aurreratuari sarbide jasangarri eta demokratizatua emanez.

Ekintzak

  • LLMetan aplikagarriak diren teknologia kuantiko eta quantum-inspired ikertzea.
  • Tensor Networks aztertzea ereduak konprimitzeko eta eraginkortasuna handitzeko.
  • Algoritmoak diseinatzea LLMen tamaina eta energia-kontsumoa murrizteko.
  • Konprimatutako ereduak eta LLM tradizionalak alderatzea praktikan.
  • LLM konpaktuen serbitizazioa ikertzea baliabide mugatu dituen ingurunetan.
  • Emaitzak balidatzea kontzeptu-proba bidez, benetako kasuetan.