Herritarren Arreta Zerbitzua Getxoko Udalean

Herritarren Arreta Zerbitzua Getxoko Udalean

Herritarren Arreta Zerbitzua Getxoko Udalean

Herritarren Arreta Zerbitzua Getxoko Udalean

Erronka

Getxoko Udalak herritarren arreta-eredua egokitzeko beharrari aurre egin dio, gero eta digitalagoa, zorrotzagoa eta kanal anitzekoaden ingurune batera moldatzeko. Izan ere, herritarrek berehalakotasuna, irisgarritasuna eta arreta pertsonalizatua eskatzen dituzte.

Orain arteko ereduak mugak zituen kanalen integrazioan, erantzuteko gaitasunean eta herritarrekiko harremanaren kudeaketa bateratuan. Horrek zaildu egiten zuen esperientzia koherentea eta eraginkorra eskaini ahal izatea.

Identifikatutako erronka nagusien artean honako hauek nabarmentzen dira:

  • Benetako kanal-anitzeko arreta eredua izatea, herritarrekiko harreman-puntu guztiak integratzeko gai izango dena.
  • Erantzuteko denborak murriztea eta eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea hobetzea.
  • Herritarraren ikuspegi bateratua izatea, arreta pertsonalizatzeko aukera emanez.
  • Balio txikiko interakzioak automatizatzea eskura dauden baliabideak optimizatzeko.
  • Zerbitzuaren trazabilitatea, eraginkortasuna eta eskalagarritasuna bermatzea.
  • Eredu digitalago baterantz aurrera egitea, herritarrekiko harreman hurbila galdu gabe.

Soluzioa

Herritarren arretarako belaunaldi berriko eredu bat definitu eta ezarri da, Salesforce Service Cloud eta Odigoplataformetan oinarritutako ekosistema teknologiko baten bidez. Eredu horri esker, herritarrekiko harreman-prozesu guztiak zentralizatu, automatizatu eta koordinatu daitezke.

Soluzioak kanal-anitzeko ingurune integratu bat eskaintzen du, eta arreta-kanal guztiak -telefonoa, posta elektronikoa, WhatsAppa, sare sozialak, webgunea edo bideo-deia- modu bateratuan kudeatzeko aukera ematen du esperientzia homogeneoa eta koherentea bermatuz.

Ezarritako arkitekturak honako elementu hauek ditu:

  • Salesforce Service Cloud (CRM) ereduaren ardatz nagusi gisa. Kasuak eta eskaerak modu zentralizatuan kudeatzeko aukera ematen du, herritar bakoitzaren fitxa bakarraren bidez. Horrela, haren interakzio guztien 360º-ko ikuspegia eskaintzen da, pertsonalizazio- eta bilakaera-gaitasun handiarekin.
  • Odigo, kanal-anitzeko contact center plataforma gisa. Sarrerako eta irteerako interakzioak kudeatzeaz arduratzen da, automatizazio-gaitasun aurreratuak txertatuz, hala nola IVR adimenduna, elkarrizketa-botak eta hizkuntzaren prozesamendu naturala (NLP). Horri esker, konplexutasun txikiko kontsultak modu autonomoan ebatz daitezke.
  • Ambiser (METAtención), geruza bereizgarri gisa. Urruneko izapideak balio juridiko osoz egiteko aukera ematen du, identifikazio biometrikoaren bidez (aurpegikoa edo ahotsezkoa), zerbitzuaren digitalizazioa indartuz.

Lortutako ereduari esker, prozesu errepikakorrenak automatizatu eta haien trazabilitatea bermatzen da. Horrela, agente espezializatuek balio handiagoko interakzioetan jarri dezakete arreta eta, ondorioz, eragiketen eraginkortasuna eta arreta-kalitatea hobetu egiten dira.

Arrakastaren gakoak

  • Kanal-aniztasun erreala eta integratua, herritarrek erabilitako kanala edozein delarik esperientzia homogeneoa bermatuz.
  • Herritarraren 360º-tako ikuspegia, pertsonalizatuagoa, testuingurura egokituagoa eta eraginkorragoa den arreta eskaintzeko aukera ematen duena.
  • Prozesuen automatizazio adimenduna, erantzuteko denborak murriztuz eta baliabideen erabilera optimizatuz.
  • Herritarren esperientziaren hobekuntza nabarmena, arintasuna, hurbiltasuna eta zerbitzuaren kalitatea uztartuz.
  • Ereduaren eskalagarritasuna, baliabideak proportzio berean handitu beharrik gabe, bolumen, zerbitzu eta behar berrietara egokitzeko gaitasunarekin.
  • Izapideen digitalizazio segurua, balio juridikoa duten identifikazio biometrikoko mekanismoak txertatuz.
  • Eragiketen optimizazioa, giza taldeek kasu konplexuenak eta eragin handienekoak ebazteko aukera izan dezaten.
  • Etengabeko bilakaerarako gaitasuna, funtzionalitate eta zerbitzu berriak txertatzeko prestatutako arkitektura malguari esker.

Erlazionatutako arrakasta-kasuak