Negozio-prozesuen kudeaketa eta automatizazioa

AA eta automatizazioaNegozio-prozesuen kudeaketa eta automatizazioa

Optimizatu, automatizatu eta eraldatu zure erakundearen lan egiteko modua

Teknein negozio-prozesuak modu integralean kudeatzen eta automatizatzen laguntzen diegu erakundeei, Business Process Management (BPM) metodologiak Robotic Process Automation (RPA) eta adimen artifizialeko teknologiekin konbinatuz. Gure ikuspegiak eraginkortasuna, arintasuna eta kalitatea handitzea ahalbidetzen du, taldeak zeregin errepikakorretatik askatuz eta balio estrategiko handiagoko jardueretan zentratzea erraztuz.

Prozesuak kudeatzea eta automatizatzea ez da produktibitate-kontua soilik: lan egiteko modua eraldatzeko, akatsak murrizteko, bezeroaren esperientzia hobetzeko eta erakunde malguagoak eta lehiakorragoak eraikitzeko tresna bat da.

01
Prozesuak identifikatu, birdiseinatu eta optimizatu

Zure erakundeko prozesuak aztertu eta moldatuko ditugu, oztopo-puntuak eta automatizazio-aukerak detektatzeko:

  • Zeregin errepikakorrak edo ez-eraginkorrak identifikatzeko aholkularitza.
  • Prozesuak BPMNrekin eta metodologia arinekin modelatzea.
  • Eraginkortasunera, automatizaziora eta erabiltzailearen esperientziara bideratutako birdiseinua.
02
Atuomatizazio adimentsua

Prozesuak eraldatzen ditugu fluxu digitalen, software-roboten eta sistema integratuen bidez, azkartasuna, trazabilitatea eta eskalagarritasuna bermatzeko:

  • Zeregin sinpleak eta konplexuak RPA bidez automatizatzea.
  • Giza zereginak eta zeregin automatikoak plataforma bakar batean antolatzea.
  • ERP, CRM, ECM sistemekin eta ardatz diren beste aplikazio batzuekin integratzea.
  • Kasuen eta prozesu ez-linealen kudeaketa dinamikoa.
03
Robot digitalak ezarri eta kudeatu

Giza ekintzei zehaztasunez eta moldagarritasunez erantzuten dieten bot-ak garatu eta hedatzen ditugu:

  • Robot lagunduak eta ez-lagunduak, ingurune bakoitzera egokituak.
  • Prozesu konplexuak, hala nola web-arakatze automatikoa, datu-migrazioa edo integrazioak.
  • Automatizazioaren mailaketa aurerakorra arlo eta prozesu berrietara.
04
Monitorizazioa, laguntza eta etengabeko hobekuntza

Zure prozesu automatizatuen ekosistema kudeatzen eta garatzen dugu, zurekin hazteko:

  • KPIak eta SLAak denbora errealean monitorizatzea.
  • Etangabeko laguntza, mantenimendua eta hobekuntza.
  • Etengabeko hobekuntza-zikloak bultzatzeko datu-azterketa
Zer egiten dugu?
  • Zure negoziorako funtsezkoak diren prozesuak identifikatu, modelatu eta optimizatzen ditugu.
  • Zeregin digitalak eta lan-fluxuak automatizatzen dituzten robotak garatu eta erabiltzen ditugu.
  • BPM, RPA eta AA prozesuen kudeaketa ikuspegi bakar batean integratzen ditugu.
  • Aholkularitza estrategikoarekin, metodologia arinekin eta euskarri jarraituarekin laguntzen dugu.
Abantaila nagusiak
  • Kostuak eta denbora aurreztea, eskuzko zereginak kenduta eta eragiketak optimizatuta.
  • Arintasun eta eskalagarritasun handiagoa, egokitzeko errazak diren prozesu digitalekin.
  • Akatsak murriztea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea.
  • Gardentasuna eta trazabilitatea, denbora errealeko monitorizazioari esker.
  • Berrikuntza jasangarria, datuetan, automatizazioan eta adimen artifizialean oinarrituta.

Servicios AA eta automatizazioa