HandAI

HandAI

Deskribapena

HandAI proiektuaren helburua Adimen Artifizialean oinarritutako tresna bat garatzea, baliozkotzea eta frogatzea da, airearen eta zarataren kalitatearen jarraipen eta ebaluazio integrala egiteko. Sistemak gaur egun hainbat plataformatan sakabanatuta dauden funtzionalitateak bateratuko ditu, soluzio adimendun bakar batean.

Helburua

Ingurumen-kontrol zehatzagoa eta eraginkorragoa ahalbidetuko duen metodologia berritzaile bat garatzea, AAren sentsoreak eta teknologiak plataforma bakar batean integratuz, airearen eta zarataren kalitate-parametroak denbora errealean ebaluatzeko.

Ekintzak

  • AAren algoritmoak ikertzea, ingurumenaren datuak korrelatzeko eta iragartzeko.
  • Sentsoreak eta monitorizazio akustikoko eta atmosferikoko sistemak integratzea.
  • Bistaratze eta analisi-interfazea duen plataforma bakarra garatzea.
  • Ingurune erreal batean baliozkotzea, Gasteizko pilotu baten bidez.
  • Inpaktua eta bideragarritasuna ebaluatzea, hiri-ingurune konplexuetara eskalatzeko.