Mugisika

Mugisika

Deskribapena

Mugisika gorputzaren mugimenduak antzematen dituen sistema interaktiboa da, musika kontrolatzeko eta mugimenduekin lotutako soinuak sortzeko. Bereziki, garapen edo integrazio zailtasunak dituzten pertsonen terapiatarako dago pentsatuta.

Helburua

Erabiltzaileen adierazpena eta komunikazioa hobetzea, batez ere autismoa duten pertsonena, musika-terapia interaktiboaren bidez.

Ekintzak

  • Gorputz-mugimenduak antzemateko teknologia garatzea.
  • Antzemandako mugimenduetara egokitutako soinuak sortzea. 
  • Desgaitasuna duten pertsonentzako musika-terapia espezifikoak diseinatzea.
  • Ingurune terapeutikoetan sistema baliozkotzea.