ARGIA

ARGIA

Deskribapena

ARGIA proiektu parte-hartzaile bat da, eta bezeroarentzako arreta-zerbitzuak eraldatzea du helburu, gaztelaniaz eta euskaraz funtzionatu ahal duten adimen artifizialeko osagai aurreratuak garatuz. Kontsortzioa enpresa teknologikoek, ikerketa-zentroek eta entitate publikoek osatzen dute, eta sektorearen erronka nagusiak jorratzen ditu, hala nola segurtasuna, eraginkortasun operatiboa, agentearen esperientzia eta zerbitzuaren kalitatea. 

Helburua

Bezeroarentzako arreta hobetzeko, tokiko instalazioetan AA-soluzioak ikertu eta garatzea ingurune elebidunetan, honako arazoak landuz: ahots-fraudea, agenteen nekea, autozerbitzuaren eskaria eta kalitate-auditoria automatizazioa, dena Euskadiko merkatuaren beharrizanei egokituta. 

Ekintzak

  • Arkitekturaren diseinua eta AA osagaien zehaztapen funtzionalak.
  • Ahots bidezko identifikazio biometrikoko sistemak garatzea. 
  • Deep learningbidezkoiruzurraren detekzioa inplementatzea.
  • Kategorizazio automatikoko eta kontsulten laburpeneko sistemak sortzea.
  • Informazioa bilatzeko eragile adimendunak garatzea.
  • Zeregin eta voicebot multimodaletarabideratutakochatbotak diseinatzea.
  • Deietan emozioak ezagutzea denbora errealean.
  • Kalitate-auditoria automatikoak hainbat kanaletan.