- Erosketa honek Tekneiren eskaintza indartzen du Mexikon, Kolonbian eta Perun, esperientzia operatiboa automatizazioko, analitika aurreratuko eta adimen artifizialeko gaitasunekin uztartuz.
- Konpainiak BPO zerbitzuak indartuko ditu bizkortasuna eta berrikuntza teknologikoa eskuratutako negozioaren esperientziarekin eta sendotasunarekin uztartuz.
- Trantsizio-prozesua egungo bezeroei eskaintzen zaizkien zerbitzuen jarraitutasun osoa bermatzeko diseinatu da.
Mexiko Hiria / Bogotá / Lima, 2026ko abuztuak 11 – Tekneik, soluzio teknologikoetan eta eraldaketa digitalean liderra denak, Latinoamerikako merkatuan Business Process Outsourcing (BPO) zerbitzu berriak integratu eta abian jarri dituela iragarri du ofizialki. Erosketa horren arrazoia Latinoamerikan kanpo-kontratazioko zerbitzu adimendunen eskari geroz eta handiagoa da. Izan ere, eskualdeko erakundeek eragiketa-eraginkortasuna hobetu, eraldaketa digitala bizkortu eta kostuak optimizatu nahi dituzte, teknologia aurreratuak baliatuz.
Indraren BPO negozioaren erosketa arrakastatsua eta gero, Tekneik eskualdeko bezero-zorro sendoa eta azpiegitura operatiboa bereganatu ditu. Horrez gain, BPO eredu tradizionalak eragiketa adimentsuagoetan bilakatzea ahalbidetuko du, automatizazioan, analitika aurreratuan eta adimen artifizialean oinarrituta.
BPO zerbitzu belaunaldi berri bat Latinoamerikarako
Eraldaketa digitalak, adimen artifizialaren agerpenak eta kostuak optimizatzeko beharrak, Latinoamerikako Business Process Outsourcing (BPO) merkatua birdefinitzen ari dira. Testuinguru honetan, erakundeek bikaintasun operatiboa eta berrikuntza teknologikoa uztartzeko gai diren bazkideak eskatzen ari dira.
“Integrazio honek urrats handia suposatzen du Latinoamerikan hedatzeko gure estrategian. Indra bezalako enpresa handi baten BPO arloko talentua eta esperientzia geureganatzeaz gain, berrikuntza teknologikoaren ikuspegiarekin indartuko dugu negozio hori, azken belaunaldiko kanpo-kontratazioko zerbitzuak eskaintzeko, adimen artifizial agentikoaren aroan”, adierazi du Joseba Lekubek, Tekneiko zuzendari nagusiak. “Kolonbiako, Peruko eta Mexikoko enpresek Teknei beren eragiketak eraldatzeko eta hazkundea bizkortzeko bazkide apropos gisa ikus dezaten nahi dugu”.
Tekneiren balio-proposamenak hiperautomatizazioko, prozesuen automatizazio robotikoko (RPA), adimen artifizialeko eta analitika aurreratuko gaitasun aurreratuak uztartzen ditu, eragiketak eraldatzeko, eraginkortasuna handitzeko eta bezeroen zein erabiltzaileen esperientzia hobetzeko. Horren guztiaren oinarrian, bankaren, aseguru-sektorearen, telekomunikazioen, energiaren eta administrazio publikoaren arloetan pilatutako esperientzia sendoa dago. Horri esker, merkatu bakoitzeko araudi eta eragiketa-erronketara egokitutako soluzioak garatuz.
Egungo bezeroek, zerbitzuaren kalitate-maila bera eta jarraitutasun operatibo handiena izaten jarraituko dute integrazio-prozesu osoan zehar. Trantsizioa eragiketen egonkortasuna, ezarritako estandarrak betetzea eta esperientzia arina bermatzeko diseinatu da.
Erosketa honekin, Tekneik Latinoamerikan duen posizioa sendotu eta hazkunde-plataforma indartu du. Horri esker, eskualdean eskaintzen dituen zerbitzu teknologikoen eta BPO zerbitzuen eskaintza handiagotu ahal izango du. Eragiketa horrek, gainera, erakunde publikoei zein pribatuei eraldaketa digitaleko, eragiketen modernizazioko eta hazkunde jasangarriko prozesuetan laguntzeko gaitasuna indartzen du.
Tekneiri buruz
Teknei (www.teknei.com)Bilbon egoitza duen teknologiaren sektoreko enpresa liderra da, aholkularitzan, software-garapenean eta IT soluzioetan espezializatua. 2025ean, 150 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuen, eta Estatuko hainbat hiritan ez ezik, Italian, Portugalen, Mexikon, Kolonbian, Perun eta Ameriketako Estatu Batuetan ere badu presentzia. Bankaren, aseguru-sektorearen eta administrazio publikoaren arloetan duen ibilbide sendoari esker, Teknei erreferente bihurtu da berrikuntzan eta bezeroen eraldaketa digitala bultzatzeko soluzioen garapenean. Bere eskaintzak hainbat arlotako proiektuak hartzen ditu barne, besteak beste, Business Automation, Identitate Digitala, Adimen Artifiziala eta datuen kudeaketa eta ustiapena, baita azpiegituren hedapena eta aplikazioen modernizazioa ere.


