Tekneik babesle gisa parte hartuko du HIA Summit 2026 (Hyperautomation & IA Summit) ekitaldian. Ekainaren 16an egingo da Bilbon, eta hiperautomatizazioaren eta sortzen ari diren teknologien inguruko erreferentziazko topaketetako bat bihurtu da.
Ekitaldia Deustuko Unibertsitateko Atrioan (CRAI eraikina) egingo da, formatu hibridoan (aurrez aurre eta streaming bidez), eta 150 eta 200 lagun artean bilduko ditu enpresetako, administrazio publikoetako eta unibertsitateetako ordezkariak barne. 15 aditu eta hizlari baino gehiagorekin, HIA Summit zuzendaritza-karguei zuzenduta dago, hala nola CEOei, CIOei, CTOei eta automatizazio-arduradunei. Profil horien helburua eraldaketa digitala sustatzea da, RPA, Low Code eta Adimen Artifiziala bezalako teknologiak txertatuz.
HIA Summit RPA Summit ekitaldiaren bilakaera gisa sortu da, eta bere irismena zabaldu du negozio-prozesuen hiperautomatizazioa osatzen duten teknologia guztietara. Horrela, arrakasta-kasuak, jardunbide egokiak eta etorkizuneko joerak partekatzeko funtsezko gune bihurtu da.
Jardunaldia 09:30etik 14:00etara egingo da, eta hainbat atal izango ditu: benetako kasuen aurkezpenak, adituen mahai-inguruak, talde-dinamikak eta networking-guneak. Horien bidez, hornitzaileen, integratzaileen eta soluzioak erabiltzen dituzten erakundeen arteko harremana sustatuko da.
Testuinguru horretan, Tekneik parte-hartze bereziki nabarmena izango du: babesle izateaz gain, ekitaldiko programaren protagonista ere izango da, hainbat adituren hitzaldien bitartez.
Alde batetik, Mikel Casadok, Tekneiko HIA Project Manager-ak, “Erakundeetako prozesuen hiperautomatizazioaren ibilbide-orria” adituen panelean parte hartuko du. Bertan, automatizazio, adimen artifizial eta machine learning soluzioak ezartzen izandako esperientzia partekatuko du, baita teknologia horiek eragiketak optimizatzeko eta enpresen eraginkortasuna hobetzeko duten zereginari buruzko ikuspegia ere.
Horrez gain, David Plaza CTI Soluciones enpresako Banka zuzendaria, jardunaldiko arrakasta-kasuetako batean arituko da, eraldaketa teknologikoko proiektuetan eta ingurune konplexuetarako soluzio berritzaileen garapenean duen esperientzia azalduz.
Bestalde, Alberto Rezolak, Tekneiko Datuen, AAren eta Automatizazioaren arloko Estrategia eta Negozio Garapeneko zuzendariak, “AA prozesuen automatizazioan” adituen paneleanparte hartuko du. Bertan, adimen artifizialak automatizazio-ereduen bilakaeran duen eragina aztertuko da. Haren ekarpenari esker, analitika aurreratua eta datuen gobernantza erakundeen lehiakortasuna sustatzeko funtsezko elementu bihurtzen ari direla sakonago aztertu ahal izango da.
Horrela, HIA Summit 2026 aukera paregabea izango da benetako esperientziak zuzenean ezagutzeko, ezagutza partekatzeko eta hiperautomatizazioak hainbat sektoretako negozio-prozesuak nola eraldatzen dituen ulertzeko.
Teknein erakundeen etorkizunerako funtsezkoak diren teknologien inguruan berrikuntza, lankidetza eta ezagutza-trukea sustatzen dituzten topaketen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu.


